XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ABEREAK
- Oilo gosea kantari
- Huntzak biligarroari: buru haundi
- Kaiola ederrak ez xoria egiten
- Ez galda errexiñolari karreun hartzea, ez eta zaldiari kantatzea
- Kukuak bertzeen ohantzean arroltzeak egiten
- Usoak iragan eta sareak heda
- Maita zak belea aterako daik begia
- Eskuko xoria ez utz airekoaren menturan.

- Ogi bihiaren edo metaren gaineko xoria
- Xori papo gorriak (txantxangorriak) baino buru gehiago ez dik horrek
- Papogorria baino gehiago gelditzen ez dena
- Kanpoan uso, etxean otso
- Huntzak biligarroari: buru haundi
- Nolako xoria, halako kafia.

- Ahateari karrankaz erakutsi nahi
- Orhiko xoriak Orhin laketzen
- Oilo ibilkari axerien janari
- Oiloa kalerik kale arroltzeak debalde edozein xoriri
- Edozoin xoriri eder bere kafia
- Okiloa hasten bada kantuz, euri haizea laster hasiko hixtuz
- Nun nahi antzara bere mokoaz alha
- Kafia egin deneko, xoria hil
- Edozoin xoriri eder bere kafia
- Huntzari bere umeak eder
- Zozoa, erre ta gozoa, egosita mina, zozo ipur-zikina
- Urxo xuria airean, ederrago mahainean
- Udan eperrak jan nahi dituenak, neguan xakurrak manten ditzala.

- Lertsoinak (lertxunak) lerro lerro doatza.
- Erlea bahintz kofoina bahuke
- Izokinaren hartzeko, har lehenik xipa
- Mihi gabeko joarea erdoilak jan
- Sugeak hil eta sugekumeak bizi
- Xinaurria ez ttirritarentzat ari lanean
- Muturrez maite, errapez gaitzets
- Zamarrari (karamarra, crabe) ez erran: hoa xuxen!
- Erle ebatsiak ez eztirik ez umerik egiten
- Ai zer parea, karakola ta barea
- Arri, arri mandoko, bihar Iruñarako; handik zer ekarriko? Mando bete kukuso? Eta norendako? Gure X... ttikiarendako.